Siniskaitza dirudi, baina gaur egun autogintza jo duen krisia gogorra izan arren, badaude sibarita hutsak diren auto ekipamendu enpresak. Gaur bertan batekin topatu naiz, eta seguru guztiok ezagutuko duzuela, kate handi bat baita: Feu Vert katearen kontzesio bat (http://www.feuvert.es).
Urtetan izan naiz beraien bezero, Arrasaten, Musakolako Eroski ondoan duten kontzesio dendan, eta beti ikusi izan nau bertan beraien saltzaile den neska begioker horrek (ez da iraina, bera benetan begiokerra da, ta gehienok ezagutuko duzue). Bai auto ekipamenduak erostean, edota tailer konponketak egiterako orduan, bertan izan naiz.
Baina badirudi orain, harritu nauen arren, sibarita bihurtu direla eta komeni zaizken bezeroak, edo hobe esan, komeni zaizkien zerbitzuak soilik hautatzen dituztela. Diru dexente gastatzekotan zatozenean, ongi etorri. Eta bestela, hoa antzarrak perratzera. Hala ba, galdu dute gaur betiko bezero bat, urtean dexente xox uzten ziena.
Ondorengo Neska Begi Okerraren (NBO) "txistea" bene-benetazkoa duzue gezurra badirudi ere:
NI - Oraindik neguko gurpilak daramatzat, eta hauek kendu ta berriro udakoak jarri nahi nituzke.
NBO - Gurpilak hemen erosi al zenituen?
NI - Bai, zer ba?
NBO - Fakturarik baduzu?
NI - Bai, baina nork daki non, horrenbeste denbora ostean
NBO - Bueno, faktura bazenu hobe
NI - Zer ba?
NBO - Gurpilak gureak ez badira, aldatzean puskatu egin daitezkeelako eta inongo garantiarik ezin dugu eman
Gezurra, tontakeria, ala biak batera? Nik uste azkena. Ba ni ez naiz horrelakotan ixilik gelditzen direnetakoa...
NI - Bueno, negukoak puskatzen badira ez dio axola zaharrak bait daude, baina gurpilak puskatu gabe aldatzea horren konplikatua al da ba?
NBO - Gureak ez badira ezin ditugu aldatu...
NI - Gurpilak aldatzen horren txarrak bazarete, beharbada ez nuke sekulan gehiago zuetaz fidatu ta kotxea hona ekarri behar. Horren zaila ote da ba llanta ta guzti dauden gurpilei tornilloak kendu ta berriak jartzea gurpila puskatu gabe! Nik ere egin izan dut eta!
Bai, puntu hontan konturatu da esan didana tontokeri galanta dela, eta gaizki geratzen ari zela denen aurrean.
NBO - Llanta ta guzti dira? Nik bestela uste nuen. Orduan ez dira puskatzen, baina ez ditugu gurpilak aldatzen, gureak ez badira
NI - Mesedez, hori esan hasieratik, baina ez adarrik jo.
Ez llantakin, ez llanta gabe, petral alena! Zuen Michelin gurpilak besteen Michelin gurpilen desberdin ote dira ba?
NI - Aio. Zuenak dira, baina aldatuko ditut neronek gurpilak
Gurpilak bai, beraienak ziren... baina kaka-petral horrekin eta denda kutre hortan ez da nire xox bat gehiago joango. A ze tontakeria harena... izan ere, ez zidan utzi gurpil berriak behr nituela esaten ere. Zenbat diruko salerosketa galdu zuen? Ba gutxi gora behera:
| Gurpilak aldatzea |
30€ |
|
| Gurpilak ekilibratzea |
40€ |
(aurrez egina dut) |
| Neguko bi gurpil berri |
360€ |
(aurreko urtean kobratu zidaten berbera) |
| Direkzioa ekilibratzea |
50€ |
(?) |
| Guztira BEZ gabe: |
480€ |
|
| BEZ (%16) |
80€ |
|
| GUZTIRA |
556.80€ |
|
Horrez gain, nire urte guztiko zerbitzuak eta erosketak. Baina beno. Batzuek dirua eta bezeroak soberan dituzte krisi garaian... edota guztiz inozoak dira. Nork daki.
Bide batez, bihar Ford Mugarrirako txanda hartua dut. Eta dagoeneko jarrera oso ona erakutsi didate. Gehixeago ordainduko dut, baina behintzat bezero-lez tratatzen naute.